XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Autodeterminazioaren ardatza, oinarria eta atalak Herritasunak hiru aurpegi ditu: identitatea, mugaketa, antolaketa.Hiru aurpegi horiek ardatz batek lotzen ditu: borondate kolektiboak.
Gainera, hiru aurpegiko sistema hori oinarri batean tinkatzen da: demokrazian.
Sistemako bost elementu horiek ondo ibiltzen badira, orduan autoidentitatea (edo autoindentifikazioa Fragaren esanetan), automugaketa edo autodefinizioa (Latinez
Hauxe da autodeterminazioaren sistema eta berorren elementuen lotura eta iturri zientifikoak esplikatzen saiatuko naiz lantxo honetan.
Gizona taldean jaio eta bizi da; Gizonaren izakera bere natur biologikoaren, bere gizartearen eta bere inguru ekologikoaren araberakoa da.
Beharrezko zaigu, beraz, talde-gizona den honek giza sailkapenak eta antolaketak nola egiten dituen jakitea.
Fisiko, biologiko eta gizarteko premiei erantzuteko, bizitz-antolaketa batzu asmatzen ditu, hau da, kultura asmatzen du.
Kultura konzeptu zabal horretan sartzen dira hizkuntza, erlijioa, uste-sinisteak, folklorea, jakinduria, familia antolatzeko erak, harremanetarako arauak, ekonomi-sistema.
Taldeak sailkatzeko premiak ez dira beti berdinak izan.
Jakintza teknologiak hobetzen, lan zatiketa gehitzen eta taldeen harremanak zabaltzen joan diren heinean, gizakiak giza antolaketa zabalagoak sortu beharrean aurkitu dira.
Eta antolatzeko, taldeak sailkatu egin behar.
Gizonari ezinbesteko zaion sailkatze lan honek beti, bai kontzeptu ezagutzak sailkatzerakoan (kategoriak) bai giza taldeak sailkatzerakoan, bi eginkizun suposatzen ditu: hautatu eta bereizi.
Gizona, jaio eta lehenengo zortzi hilabetetan,
Eta bereizitzeko, hautatu.
Hots, antolatu, sailkatu, bereizi, hautatu.
Bereizi eta sailkatzeko egintzei buruz Psikologiak eta Psikologi-Sozialak egin dituen azterketak gogoan hartu behar, halaber, antolaketari buruz, Soziologiarenak kontutan hartu behar dira.
Horrela asmatu zen
Harrez gero, lurralde batetan bizi ziren pertsonak eta giza taldeak.
Badirudi Euskaraz ere, hasiera batetan,
Horrela, Europako kulturan lehenik, hiru kontzeptu horiek lotu egin ohi dira: lurraldea, lurraldeko pertsonak eta pertsona horien gurasoak eta arbasoak.
Kontutan hartu, Antropologiak erakutsi digunez, guraso eta arbasoen izenean, taldearen bizitz-antolaketa konkretu bati eusten ziotela aintzinako herriek; hau da, uste-siniste batzuri, lege bilduma bati, hizkuntza bati, etab.; hitz batez, kultura bati.
Arbasoengandik jasoa zelakoaren izenean, komunitateek bizitz-antolaketa bat legeztatu nahi zuten.
Izan ere, oinarriko bizitz-antolaketak ezin bait dira urtetik urtera aldatzen ibili.
Komunitateek oro oinarrizko instituzioei iraunkortasuna eta egonkortasuna eman behar diete.
Bizitz-antolaketa diferenteak sortzearekin batera, komunitateek